Planak

Giza Zientzietako Unibertsitate Titulua

Plan honetan irakaskuntza lau mailatan banatu da. Hiru lehenengoek bi lauhileko dauzkate, hamabost astekoa bakoitza. Lauhileko bakoitzean nahitaezko hiru irakasgai irakatsiko dira, astelehen, asteazken eta ostegunetan (ikusi taula). Nahitaezko irakasgaiez gain, ikasleek hautazko bi irakasgai aukeratu behar dituzte ikasturte bakoitzean, nahiz lauhileko bakar batean, naiz bietan banandurik.

Laugarren mailan hautazko irakasgaiak baino ez dira ikasiko (SEI, hiru lauhileko bakoitzean). Jakina denez, eskolak astearte eta ostiraletan baino ez dira izango. Ikasleek, beraz, ez dute izango eskolarik asteko beste egunetan. Ikasleak, laugarren mailako matrikula egitean, egokitzat hartzen dituenak aukeratuko ditu, gainerako hautazkoen kasuan bezala.

Irakasgai guztiak, bai nahitaezkoak bai hautazkoak, 4,5 kreditukoak dira; hau da, irakasgai bakoitzak 45 eskola-ordu dauzka.

Nahitaezko irakasgaiak

  NAHITAEZKO IRAKASGAIAK
1. LAUHILEKOA
NAHITAEZKO IRAKASGAIAK
2. LAUHILEKOA
1. MAILA
  • HIZKUNTZA ETA LITERATURA I
  • ARTEAREN HISTORIA I
  • OSASUN ETA GORPUTZ EKINTZA
  • MUSIKAREN OSAGAIAK ETA BALIABIDE HISTORIKOA
  • HISTORIA UNIBERTSALA I
  • PSIKOLOGIA
2. MAILA
  • ELIKADURA ETA OSASUNA
  • HISTORIA UNIBERTSALA II
  • HIZKUNTZA ETA LITERATURA II
  • EUSKAL KULTURA
  • ARTEAREN HISTORIA II
  • GIZARTEA, ZIENTZIA ETA TEKNOLOGIA
3. MAILA
  • HISTORIA UNIBERTSALA III
  • ARTEAREN HISTORIA III
  • EGUNGO GIZARTE ETA KULTURA EGOERAK
  • HIZKUNTZA ETA LITERATURA III
  • EKONOMIA ETA POLITIKA PENTSAMENDUAREN HISTORIA
  • INGURUAREN EZAGUPENA: GEOGRAFIA ETA EKOLOGIA
4. MAILA
(PLAN BERRIA)
  • HAUTAZKO HIRU IRAKASGAI (AUKERATZEKOAK)
  • HAUTAZKO HIRU IRAKASGAI (AUKERATZEKOAK)

 

Hautazko irakasgaiak

Irakasgaiei dagokienez, eskaintza berbera da Tituloaren maila guztietarako eta ikasturtetik ikasturtera alda daiteke, kultura, ekonomia eta egunerokotasun-gai anitzak, bai eta hizkuntzak (ingelesa, eta euskara), informatika, lantegiak... ere, bere baitan harturik.

Hautazko irakasgaiak eta taldeak aukeratzeko, lehentasuna izango dute goragoko mailetako ikasleek.

Ikasturtea behin hasita, eta arrazoi sendoko salbuespenak izan ezik, ezingo dira aldatu aukeratutako hautazkoak.