Batez besteko notaren baliokidea

Unibertsitateko master batean edo doktorego programa batean izena eman eta matrikula egiteko, ikasketa horietan sartzeko aukera eman dizuten ikasketetako batez besteko nota zehaztu behar duzu aplikazioan, Hezkuntza, Kultura eta Kirol Ministerioak emandako eskalari egokitua.

Era berean, nota baliokidea ere zehaztu behar duzu Graduko eta Graduondoko Ikasketen arloko Errektoreordetzak ematen dituen laguntzetarako eskaria egiteko.

Zure notaren baliokidea jakiteko, Hezkuntza, Kultura eta Kirol Ministerioak sortu duen aplikazioa erabili behar duzu.