Eduki publikatzailea

Energiaren Euskal Erakundearen Geo-Meatzaritza ataria webgune berria

Lehenengo argitaratze data: 2019/04/01

Energiaren Euskal Erakundeko Geologia eta Meatzaritza Baliabideen Sailak webgune berri bat sortu du, Geo-Meatzaritza Ataria.

Geologia eta Meatzaritzarekin erlazionatutako informazioa nahi duenarentzako modu eskuragarri batean aurkeztea da proiektu honen helburua. Bertan, EEEk zein parte hartu nahi duten beste erakunde publikoren informazioa bilduko dugu Euskadiko geologia-meatzaritza edukiko datuen erreferentea bilakatzeko asmoz.

Momentu honetan, atariaren menu nagusia honako atalez osaturik dago:

Mapen Galeria:

5 mapa desberdinen informazio geoerreferentziatua du, GIS bisore modura aurkeztuta:

  • Kartografia geologikoa 1:25.000 eskalan.
  • Kartografia geologikoa 1:100.000 eskalan.
  • Meatokien aztarna mapa, mineral metaliko edota arroka zein mineral industrialak bereizten dituena.
  • Bertan behera utzitako meategi egituren mapa.
  • EEEk aurrera eramandako geologia eta meatzaritza ikerketen mapa.

Argitalpenak:

  • Paperezko mapak. EEEk argitaratutako mapa geologikoen erosketa webgunera bideratzen du atal honek.
  • Mapa digitalak. 1:25.000 eskalako Mapa Geologikoaren 74 kuadranteen eta hauen memorien (PDF) doako deskarga egiteko aukera ematen du atal honek.

Erreferentziak:

Geologia eta meatzaritza edukiko webgune nabarmenen erreferentziak (link-ak) azaltzen dira atal honetan.

Zerbitzuak eta Berriak:

Zerbitzuak eta Berriak atalak garapenean daude oraingoz.