Eduki publikatzailea

Espainiako X. Biltzar Geologikoa Gasteizen egingo da, 2020ko uztailaren 6tik 8ra

Lehenengo argitaratze data: 2020/01/22

Espainiako X. Biltzar Geologikoa Gasteizen egingo da, 2020ko uztailaren 6tik 8ra. Kongresuak 20 zientzia-saio, 10 sinposio, 3 osoko hitzaldi, 5 mahai-inguru, 5 txango eta tailer izango ditu, baina kopurua proposamen berrien arabera alda daiteke.

Edizio honetan, aipamen berezia egin nahi zaio “kartografia geologikoaren” garrantziari, ezagutza geologikoaren aurrerapenaren ezinbesteko oinarri gisa, eta haren balio ukaezina aldarrikatu nahi da.

Aurten HAMARGARREN EDIZIOA egingo da, hau da, etengabeko 40 urteko ahalegina ezagutza geologikoan sakontzeko eta gizartearen zerbitzura jartzeko.

Izena emateko epea 2019ko azaroaren 1ean ireki zen.