Eduki publikatzailea

Europear Espazio Agentzia Lanzaroten: geologia, espazio-esplorazioa eta maila goreneko teknologia

Lehenengo argitaratze data: 2018/11/21

Irudia

Aste honetan Europear Espazio Agentzia Lanzaroten dago beste planeten esplorazioan eman daitezkeen egoerak simulatzeko eta teknologia probatzeko egoera erreal baten baitan. Pangaea-X programa jarriko da martxan (Ilargirarako misioetara orientaturiko EEAren formakuntza geologikoko jarraipen ikastaroa) eta zortzi esperimentu burutuko dira. Bertan lanabes ezberdinak eta komukazioak probatuko dira, analisi geologiko eta laginketak burutuko dira eta zenbait prozedura analitiko ere garatuko dira bai pertsonek parte hartuz bai erroboten bidez. Aldi berean urrunetik kontrolatutako moduan ere esperimenduak egingo dira.

Lanzarote aukeratu zen Martekin antzekotasun geologikoak dituelako, jatorri bolkanikoa, prosezu sedimentario leunak klima lehorra dela eta, landaretza eskasia eta ondo kontserbatutako paisaia.