Euskal Herriko Geologiako XI. Olinpiadak

Lehenengo argitaratze data: 2018/12/18

Geologiaren laguntzarekin gure Planeta ezagutzen eta bertan gertatu eta gertatzen diren prozesuak ulertzen ikasten dugu. Geologiaren Olinpiada honekin Batxilergoko ikasleengan zientzia honen ezagupena zabaldu nahi dugu, bere aplikazioak gaur egun duten eta etorkizunean izan dezakeen eraginaz ohartu daitezen.

Bertan parte hartu dezakete Euskal Autonomia Erkidegoko DBH.ko 4. mailako edo batxilerrean matrikulatutako ikasleak, 19 urte bete ez dutenak. Irabazleak, Euskadi ordezkatzen du Olinpiadako fase nazionalean eta hemengo txapeldunak fase internazionalean parte hartzen du.

2019 - Euskal Herriko Geologiako XI. Olinpiada (2019-03-01)

Tokia: Zientzia eta Teknologia Fakultatea UPV/EHU. Leioako Kanpusa. Sarriena auzoa z.g. Leioa (Bizkaia).
Data: 2019ko martxoak 1. Atal teorikoa (10:00), praktikoa (10:45), eta eliminazio-jokua (12:00)