Eduki publikatzailea

Erakusketa

Erakusketa "Arrikrutzeko lehoia". San Telmo Museoa (Donostia)

Noiz eta non

Noiztik: 2018/11/15 Noiz arte: 2019/02/10, 00:00 - 00:00

Deskribapena

Erakusketako pieza nagusia Arrikrutzeko koban (Oñati, Gipuzkoa) berreskuratutako haitzuloetako lehoiaren hezurdura da, Iberiar Penintsulako handiena. Hortik abiatuta, animalia horiek eta beren garaia, Pleistozenoa, ezagutzeko aukera eskaintzen du erakusketak.

  • 2018ko azaroaren 15etik 2019ko otsailaren 10era
  • Astartetik igandera, 10:00-20:00
  • Sarrera: 6 €

Lehoi horiek, gaur egungoak baino handiagoak, “haitzuloetako lehoia” (Panthera spelaea) deritzon espeziekoak ziren. Gure arbasoak felido handi horiekin bizi izan ziren, lezeetako askotako hormetan marraztu edo grabatu zituzten eta estatua txiki batzuetan irudikatu.

San Telmo Museoak, Gordailuak -Gipuzkoako Ondare Bildumen Zentroa-, eta Museo de la Evolución Humanak elkarlanean sortutako erakusketa.