Eduki publikatzailea

Insight sonda berriaren zeregina Marten: planetaren barnekaldea aztertu

Lehenengo argitaratze data: 2018/11/28

Irudia
Insight sondak bidalitako Marteko lehen argazkia

Azaroak 26an, astelehena, Marten lurreratu da Insight sonda eta bere lehen argazkia bidali zuen. Sonda honek Marteren barnekaldea aztertu behar du, ea aktiboak diren prozesu geologikoren bat  ba ote dagoen edo, planeta geologikoki guztiz hilda dagoen aztertuko duena.

Insight sonda Elysium lautadan dago, laua, hautsatsua eta elementu geografikoen gabeziak ezaugarritzen duen eremuan, baina lurreratzeko leku ziurra eta egokia misioaren helburuak lortzeko. Sondak estazio meteorologikoa ere badarama. Apropos aukeratu da lurretatzeko eremu haizetsu eta babesik gabekoa, haizea gutxitzen deneko momentuak ezagutzeko eta neurketak sismiko zehatzagoak egiteko. 70 hamarkadako Viking sonden garaitik, bi estazio meteorologikoa izango dira Marten (Insght-arena eta Curiosity-rena). Bi estazioetako haize sensoreak Espainian (Astrobiologia Zentruan) garatu dira.

Hemendik 40 egunetara beso errobotiko batek misioaren ezinbestekoak diren bi lanabesetatik bat lekutuko du: sismometroa. Honek barnekaldeko mugimendu sismikoak  edo meteorito-talkak detektatzeko prestatuta dago. Sondak daraman bigarren  lanabesa kolpekari bat da, zatorra deritzo. Marteko zoruan 5 metrotaraino zulatzeko diseinatua dago eta bidean, tenperatura sensoreak utziko ditu energia termikoaren arrastoak topatzeko. Insight sondak energia erresidualik gelditzen ba ote den eta planeta aktiboa izatea noiz utzi ote zuen argituko digu.