Eduki publikatzailea

Geologia-Olinpiadak 2018

Lehenengo argitaratze data: 2018/02/19

2018ko otsailaren 16an Euskal Herriko X. Geologiako olinpiadak jokatu ziren EHUko Zientzia eta Teknologia Fakultatean. Parte hartzaileek hiru froga egin zituzten. Hasteko froga praktikoan mineralak, fosilak, arrokak eta egitura geologikoak bereiztu zituzten. Ondoren, Batxillergoko Geologiako edukietatik abiatuta test moduko azterketabat egin zuten. Bukatzeko, telebistan agertzen diren tankerako eliminazio-txapelketa bat jokatu zuten.

Frogak bukatu ondoren lehendabiziko hiru tokietan sailkatutakoak ondorengoak dira: Gabriel González (Urdaneta ikastetxea), Miguel San Cristobal (Urdaneta ikastetxea) eta Yumia Higa (IES Gernika). Banatutako sari guztien artean aipatu behar da lehendabiziko biek Martxoan Segovian jokatuko den Espaina mailako Geologia-olinpiadetan parte hartzeko aukera irabazi dutela.