Eduki publikatzailea

Hezkuntza ertainetako irakasleak landa-geologiako Prest_gara ikastaroan

Lehenengo argitaratze data: 2018/09/10

Lehen irteera Oiartzunen (Gipuzkoa)

Pasa den ostiralean hezkuntza ertainetako irakasle talde batek UPV/EHUko irakasleek gidatutako Prest_gara ikastaro batetan parte hartu zuten. Ikastaro hauek Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza sailak antolatzen ditu irakaslegoari formakuntza jarraia emateko, eta kasu honetan ikastaroa landa-geologian oinarritzen da. Hainbat irteeretako lehena egin zuten Oiartzunen (Gipuzkoa), Euskokantauriar arroko arrokarik zaharrenak ikusiz, arroaren eboluzioa ulertu eta aztertzeko.