Eduki publikatzailea

Gorbeiara irteera lehenengo mailako ikasleekin

Lehenengo argitaratze data: 2018/10/08

Geologia graduko lehenengo mailako ikasleak eta irakasle talde bat Gorbeia inguruan ibili dira ostiralean eta larunbatean. Irteera boluntarioa zen eta ikasle berriek mendiko lan geologikoarekin eta mendiko tresna geologikoekin lehen harreman erakargarria izatea zuen helburu. Eguraldi zoragarria lagun Gorbeiako tontorrera igotzeko aukera izan genuen, baina goizean goiz, 9:30ko lanean hasi behar genuen eta. Mila esker aterpeko Joseba eta Yoiriri emandako erraztasun guztiagatik. Eta eskerrak ere parte hartu duten ikasle guztiei eta EHUko Geologia ataleko irakasle diren Arturo Apraiz, Arantxa Bodego, Arantxa Aranburu, Ane Garcia eta Jesus Angel Uriarte.

Zein polita izan daitekeen GEOLOGIA!!!!