null

"Zergatik Geologia?" erakusketaren inaugurazioa

Lehenengo argitaratze data: 2018/09/19

Ostiralean, irailak 21, 11:00etan
Zazpikaleetako metro geltokian
San Nicoláseko sarbidea, Bilbo

Metro Bilbaok, Energiaren Euskal Erakudeak, Euskadiko Geologoen Elkargo Ofizialak eta UPV/EHUko Zientzia eta Teknologia Fakultateak antolatutako ‘Zergatik Geología?’ erakusketa inauguratuko da.

Esposizioa Geologiak zertarako balio duen azaltzen duten zortzi horma-irudik osatzen dute. Lurraren historia ezagutzeko balio izateaz gain, geologiaren arlo gehienek ekonomia eta ingurugiroan garrantzia dute; hala, besteak beste, azpiegiturak (errepideak, portuak eta eraikinak) eraikitzeko balio du, baita hidrokarburo-hobien esplorazioaz eta ustiapenerako guneak bilatzeaz eta giza kontsumorako eta ureztapenerako akuiferoak aztertzeaz eta ustiatzeaz arduratu ere.

Erakusketak egunerokoan geologiak duen garrantzia nabarmendu nahi du, eta, ondorioz, gizarteak hain beharrezkoak dituen geologo horiek prestatzeko beharrizana azpimarratu.

Esposizioa Zazpikaleetako  metro geltokian egongo da ikusgai irailean, eta Santxuko eta Santimaniko geltokiak bisitatuko ditu, urrian eta azaroan, hurrenez hurren.

Ekitaldian izango dira:

  • Eneko Arruebarrena, Metro Bilbaoko zuzendari nagusia
  • Patxi Juaristi, UPV/EHUko Bizkaiko Campuseko errektoreordea
  • Fernando Plazaola, UPV/EHUko Zientzia eta Teknologia Fakultateko dekanoa
  • Alfonso García de Cortázar, Euskadiko Geologoen Elkargo Ofizialeko zuzendaria
  • Iñigo Ansola, Energiaren Euskal Erakundeko zuzendaria
  • Koldo Narbaiza, Euskera eta Hezkuntza Saileko zinegotzi ordezkaria
  • Ana de Castro, Bizkaiko Foru Aldundiko Euskara arloko zuzendari nagusia
  • Alex Franco, Energiaren Euskal Erakundeko Geologia eta Meatzaritza saileko arduraduna
  • Luis Muñoz, Euska di ko Hidrokarburoak elkarteko zuzendaria