EAEko 2020rako Geoaniztasun Estrategia

EAEko Administrazio Orokorreko Ingurumen eta Lurralde Politika Sailak bi helburu nagusi hauekin osatu zuen EAEko 2020ko Geoaniztasun Estrategia:

  • Euskal Herriko geoaniztasuna eta haren ondare geologikoa aztertzea eta baloratzea, "EAEko Interes Geologikoko Lekuen (IGL) Inbetarioa" eginez
  • Kudeaketaren arloan esku hartzeko irizpide eta proposamenak ezartzea

EAEko Interes Geologikoko Lekuen Inbentarioa estrategia zehazteko funtsezko dokumentuetako bat da, eta oinarri gisa hartu zen gure herrialdeko ondare geologikoa aztertzeko.