GEOLODIA

Geolodía

Geolodia,  Sociedad Geológica de Españak antolatzen duen Geologiaren dibulgazio-jarduerarik handiena da. Helburua, geologia adin guztietako jendeari hurbiltzea da, benetan erakargarri eta indartsua den jarduera baten bidez: probintzia bakoitzean, geologoen eskutik gidatuak izango diren ibilaldi dohakoak.

Geolodia 2005ean hasi zen ospatzen Terueleko probintzian eta 2011. urtetik aurrera maiatzaren lehenengo edo bigarrengo asteburuan, Espainiako probintzia guztietan aldi berean ospatzen da. Geologiaren garrantzia gizartean zabaltzea, geologoaren lanbidea ezagutaraztea, gure lurraldeko geodibertsitate aberatsa azalaraztea eta gure ondare geologikoaren zaintza eta babesaren beharra azpimarratzea dira, ekitaldi honen helburuak. Urte hauetan, partaidetza goraka joan da, eta azken urtean 10.000 lagunetik gora parte hartu zuten, Espainia guztiko 500 geologo eta profesionalen borondatezko gidaritzapean. 

Jarduera dohainik da eta edonori irekia. Ekintza, Sociedad Geológica de España-k (SGE) koordinatzen du eta Ministerio de Economía, Industria y Competitividad –eko FECYT–en (Fundación Española para la Ciencia y la Tecnología) kolaborazioa du, baita Instituto Geológico y Minero de España-rena (IGME) eta Asociación para la Enseñanza de las Ciencias de la Tierra-rena (AEPECT) ere. Aurten, gainera, ibilbideak Parke Nazionaletan egiten diren probintzietan Parque Naturalen finantziazioa izango dute eta gainontzeko probintzietan Repsolekoa.

Aurten, “Begiratu zapaltzen duzuna” lemapean, 55 ibilbide prestatu dira Espainia guztian, eta Andorra ere gehitu da, maiatzaren 12 eta 13an egingo direnak.

Euskal Herrian, hurrengo ibilbideak proposatzen dira:

Irudia

ARABA

Ibilaldiaren izenburua: "Karst de Arkamo"
Ibilbide tokia eta data: Arriano-Bellojin,  maiatzaren 12an, larunbata
Kontaktua: Luis Eguiluz (luis.eguiluz@ehu.eus)
Erakundea: Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitatea (UPV/EHU)
Hizkuntza: Gaztelera
Ibilbidearen informazioa (pdf, 1,2 Mb)

GIPUZKOA

Ibilaldiaren izenburua: "KARST. Montañas de coral y valles escondidos del Geoparke / KARST: Koralezko mendiak eta bailara ezkutuak Euskal Kostaldeko Geoparkean"
Ibilbide tokia eta data: Euskal Kostaldeko Geoparkea, maiatzaren 12an, larunbata
Kontaktua: Asier Hilario (flysch@gipuzkoa.eus)
Erakundea: Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitatea (UPV/EHU) eta Geoparkea
Hizkuntza: Euskara eta gaztelera
Ibilbidearen informazioa (pdf, 1,2 Mb)

BIZKAIA

Ibilaldiaren izenburua: "Larrano: bolkanak itsaso tropikala astindu zuenean / Larrano un mar tropical sacudido por procesos volcánicos"
Ibilbide tokia eta data: Urkiolako Parke Naturala (Durangaldea), maiatzaren 13an, igandea
Kontaktua: Arturo Apraiz (arturo.apraiz@ehu.eus)

Erakundea: Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitatea (UPV/EHU)
Hizkuntza: Euskara eta gaztelera
Ibilbidearen informazioa (pdf, 1,2 Mb)

 

Informazio osagarria

Sare sozialak