Carlos Santamaria zentroa

Zentro honek Carlos Santamaria donostiar matematikari, filosofo, meteorologo, euskaltzale eta bakezaleari zor dio izena. Santamaria honoris causa doktore izendatu zuten UPV/EHUn, 1992an. Haren babesa erabakigarria izan zen UPV/EHUko Gipuzkoako Campusaren garapenean.
Carlos Santamaria Zentroak 16.600 m2-ko arraseko azalera eraikia dauka eta Ander Marquet arkitektoak diseinatu zuen.
Barne hartzen ditu Campuseko liburutegia eta baliabide nahiz zerbitzu berri batzuk (ikasteko gelak, irakaskuntzarako eta ikaskuntzarako baliabideen tailerra, etab.). Zentro unibertsitario honetan ere kokatuta daude gizarte-zientzien, zientzia juridikoen eta giza zientzien arloetako institutuen, katedren eta ikerketa taldeen egoitzak, halaber, Txillardegi aretoa non urte osoan zehar erakusketa interesgarriak egiten diren.
Carlos Santamaria zentroa
UPV/EHUko Gipuzkoako Campusa
Elhuyar plaza, 2 20018 Donostia
Tel.: 943 018873
Faxa: 943 017120
E-mail: santamaria.atezaina@ehu.eus
Jendaurreko ordutegia
Neguko ordutegia: astelehentik ostiralera 8:00-20:30. Larunbatak: 8:30-14:30. Liburutegiaren ordutegia.
Eguberri eta Aste Santuko ordutegia: astelehentik ostiralera 8:00-20:30 (abenduak 24, 25, 31 eta urtarrilak 1 eta 6 izan ezik). Liburutegiaren ordutegia.
Udako ordutegia (uztailaren 9tik abuztuaren 31a arte): astelehenetik ostiralera 8:00-14:30. Liburutegiaren ordutegia.
Kudeaketa eta administrazio organoak
ORGANOAK | TITULARRA ala OSAKETA |
---|---|
Zentroaren zuzendaria | Errapel Ibarloza Arrizabalaga |
Zentroaren kontseilu exekutiboa |
|
Zentroaren batzorde zientifikoa | Zentroko jarduerekin erlazionatutako arlo zientifikoetan garrantzia duten hiru kide izango ditu gutxienez. Kide bakoitzaren ospearen eta garrantzi profesionalaren arabera egingo da aukeraketa eta ez, ordea, duten ordezkaritza instituzionalaren arabera. Azpibatzordeak antola daitezke, aurrera eramango diren ekintzen arabera. |
Zentroaren administraria | Ana Mari Sánchez Cardiel |
Dokumentuak informazio gehigarriarekin:
Estekak informazio gehigarriarekin: