Ignacio Mª Barriola zentroa

Zentroari izena Ignacio María BARRIOLA IRIGOYEN jaunarengandik datorkio, UPV/EHUko urrezko domina eman zioten gizonarengandik alegia.

Zentro hau 32 gela, erabilera anitzeko aretoa, informatika gela eta 342 pertsonentzako auditorioa dauzkan Gipuzkoako Campuseko gelategia izateaz gain,  Master eta Dockotorego Eskola 2. solairuan eta Campuseko zerbitzu gehienak barne hartzen ditu: 

Ignacio Mª Barriola Zentroa

 UPV/EHUko  Gipuzkoako Campusa
Elhuyar plaza 1,  20018 Donostia.

Tel. 943 01 8156 E-mail: barriola.atezaina@ehu.eus

Kudeaketa edo Administrazio Organuak

ORGANUA TITULARRA edo OSAKETA
Zentroaren zuzendaria Antonio Casado Da Rocha
Espazioen esleipenaren jarraipenerako batzordea
  • Campuseko errektoreordea edo horrek eskuordetzen duen campuseko taldeko kidea.
  • Inazio Mª Barriola zentroan ikasturte honetarako irakaskuntza esleituta duten ikastegietako dekanoak eta zuzendariak, edo bestela, Akademia Antolakuntzaren arloan eskumenak dituen dekanordea edo zuzendariordea.
  • Gelategian irakaskuntza esleituta duten ikastegi bakoitzetik ikasleen ordezkari bat. Ordezkari horiek Ikasleen Kontseiluak izendatuko ditu zuzenean edo, bestela, Batzordeko kide izango dira Campuseko Batzarrean ikastegi horietako ikasleen ordezkariak.
  • Campuseko errektoreordetzako administraria.
Zentroaren administraria Juan Luis Cruz Arrillaga