Breadcrumb

Edukia

2023/2024 ikasturtean BAT programan parte hartzeko izen ematea

2023/2024 ikasturtean Berdinen Arteko Tutoretza (BAT) programan parte hartzeko izen ematea ekainaren 12ra arte irekita dago. Programa honetan parte hartzeagatik 3 ECTS kreditu lortu ditzakezue. Gradu guztietako ikasle-tutoreak behar dira, euskara zein gaztelaniazko taldeetakoak, beraz izena ematera animatu nahi zaituztegu.

Berdinen Arteko Tutoretza Programak bi helburu nagusi ditu:

• 1. mailako ikasle berrientzat: Unibertsitateko eguneroko bizitzara txertatzeko bidea erraztea akademikoki, sozialki eta pertsonalki, goragoko mailetako ikaskideen esperientziaz baliatuz.

• Tutore lanak egingo dituzten ikasleentzat: Euren garapen pertsonal, sozial eta profesionalean eragingo duten zeharkako gaitasunak sustatzea: komunikaziorako, harremanetarako, orientaziorako eta lidergorako trebetasunak. Honetaz gain, Unibertsitatea hobeto ezagutuko duzu.

Bideoa.

Izen-ematea irekita egongo da ekainaren 12ra arte inprimaki hau erabiliz.