ASLEko erakunde elkartuen karbono-aztarna neurtzeko eta murrizteko estrategiak ikertzeko proiektua garatu da
Lehenengo argitaratze data: 2025/06/23
Proiektu honek Gipuzkoako Foru Aldundiko Ekonomia Sustapen eta Proiektu Estrategikoen Departamentuaren sustapena eta finantzaketa izan ditu, eta UPV/EHUko Gipuzkoako Ingeniaritza Eskolako Ekonomia Zirkularreko Unibertsitate-Enpresa Gelaren laguntza zientifiko - teknikoa.
ASLEko erakunde elkartuetan karbono-aztarna neurtzeko eta murrizteko benetako estrategiak ikertzea eta testatzea izan da helburua, lege-eskakizun berriei aurrea hartzea errazteko, merkatuaren eskaera gero eta handiagoari erantzuteko eta lehiakortasunean eta iraunkortasunean aurrera egiteko.