Breadcrumb

Edukia

Bioenergiari buruzko VIII. poster lehiaketa

Ikasturte honetan, Energia Berriztagarrien Ingeniaritza Graduko Bioenergia irakasgaiko ekintzetako bat erabilera energetikorako biomasari buruzko poster bat osatzea izan da. Horretarako, ikasleek, taldeka Eskolako beheko solairuan (Idazkaritza eta eskailerak bitartean dagoen txokoan) eta intranetean martxoaren 19a arte erakusgai dauden posterrak egin dituzte.

Botazio honetan GIE Eibarko ikasle, irakasle eta TEKAZELekoek bakarrik izango dute aukera botoa emateko. Ez dira kontuan hartuko zentruz kanpoko botoak.

Zure partaidetza eskatzen dugu poster hauek ikusi eta mezu honekin batera datorren inkesta betetzeko. Botoa ematen duten guztien artean, oparitxo bat zozketatuko da.

Ez ahaztu, MARTXOAREN 19a da azken eguna botoa emateko!

Sari banaketa martxoaren 21ean izango da, 11:00etan, San Andres aretoan.