Breadcrumb

Edukia

2024/25 ikasturtean Buddy izateko deialdia ireki da

Buddy izateko deialdia ireki da Gipuzkoako Ingeniaritza Eskolan

2024/25ean Buddya izan nahi baduzu, osatu eskaera lotura honetan:

 

Buddya Gipuzkoako Ingeniaritza Eskola kidea da; atzerritik datorren ikasleari laguntza eskaintzen diona. Bere lana bisitarien egokitzapena erraztea da.

Zein abantaila ditu Buddy izateak?

  • Beste hizkuntza bat praktikatzeko eta kultura berriak ezagutzeko aukera izango duzu.
  • Buddy izatea baloratu egingo da mugikortasun programaren batean (Erasmus , Amerika Latina, etab.) plaza eskatzen baldin baduzu.
  • Etorkizuneko mugikortasuna egin nahi zenukeen herrialdeetako pertsonak ezagutu ditzakezu.
  • Gainera, 3 kreditu lortu ahal izango dituzu (ECTS bana, lagundutako ikasle bakoitzagatik)

Informazio gehigarria