Edukia

2024/2025 graduko eta graduondoko eskaintzari buruzko azokak eta jardunaldiak

Gradu batean hasiko zara datorren ikasturtean? Zure ikasketak graduondo batez osatzeko asmotan zabiltza?
Irudia

Erabaki garrantzitsu hori hartzen laguntzeko, Euskal Herriko Unibertsitateak hainbat azoka eta jardunaldi antolatzen ditu bere eskaintzaren berri emateko, eta beste erakunde batzuek antolatutako halako ekitaldi askotan hartzen du parte.  Gorde eguna, etorri eta behar duzun informazio guztia bilduko duzu. Zain izango gaituzu!

  • Data: Urtarrilaren 27a
  • Lekua: Gipuzkoako Ingeniaritza Eskola (GIPUZKOAKO CAMPUSA UPV/EHU)
  • Jardunaldia: EHUAzoka
  • Ikasketak: Graduak eta graduondoak
  • Eremuak: Ingeniaritza eta Arkitektura eta Zientziak