Breadcrumb

Edukia

EKATE+ proiektuko kontsortzioa Gipuzkoako Ingeniaritza Eskolan bildu da

EKATE+ proiektuko kontsortzioa

Joan den astean, EKATE+ (EFA 041/01) proiektuko kontsortzioa elkartu zen UPV/EHUko Gipuzkoako Ingeniaritza Eskolan, mugaz gaindiko energia-komunitateen garapenean aurrera egiteko helburuarekin.

Ekainaren 25ean, “Energy communities in the POCTEFA area and future opportunities” izeneko workshopa egin zen, sektoreko hainbat adituk parte hartu zutela. Jardunaldian hitzaldiak eta mahai-inguru bat izan ziren, energia-komunitateen egungo erronkak eta aukerak aztertzeko.

Ekainaren 26an eta 27an, kontsortzioko lan-bilerak egin ziren, orain arte egindako garapenak partekatu eta proiektuaren hurrengo urratsak zehazteko. Topaketa hau proiektuaren sendotze-prozesuaren parte izan da, eta lankidetza sendoaren isla izan da.

Jardueretan parte hartu duten erakundeak: UPV/EHU, ESTIA, CIMNE-UPC, TECSOL, DERBI, Habitat Futura/COOPIE SCCL, Enherkom eta ECODES.