Breadcrumb

Edukia

Gipuzkoa AI Hackathon 2026: ikasi Adimen Artifiziala benetako erronkei aurre eginez

IA interesatzen zaizu? Erronka hau zuretzat da!

Adimen Artifiziala ikasi, zure IA-agenteak sortu, taldean lan egin eta benetako erronka bati aurre egin. Hori guztia eskaintzen du Gipuzkoa AI Hackathon 2026 ekimenak, edozein titulaziotako graduko eta masterreko ikasleei zuzenduta.

Eta hasi berria bazara, lasai: ez duzu IAn edo programazioan aldez aurretiko ezagutzarik behar. Hackathonak online prestakuntza eskaintzen du IA-agenteak sortzen ikasteko eta, ondoren, ikasitakoa Urban Challenge erronkan praktikan jartzeko.

👥 Parte-hartzea graduko eta/edo masterreko 3–4 ikasleko taldeetan egingo da. Gainera, talde berean gradu, master eta diziplina desberdinetako ikasleek parte har dezakete, profil eta ezagutza desberdinak uztartuz.

🚀 Prestakuntzaren ondoren Urban Challenge fasea iritsiko da, eta taldeek beren proposamenak garatu beharko dituzte. Unibertsitate bakoitzeko talde onenak urriaren 17an Donostian egingo den final handira sailkatuko dira.

🏆 Eta 4.000 €-ko sariak egongo dira, bi kategoriatan banatuta.

Gipuzkoako Ingeniaritza Eskola Gipuzkoa AI Hackathon 2026 ekimenaren babesleetako bat da. Gainera, ekimenaren sustatzaileen artean gure Eskolako bi ikasle ohi, Iván eta Nicolás, daude.

Animatzen zara? Osatu zure taldea eta hasi IArekin esperimentatzen!