Hochschule Mittweida unibertsitatetik bisita
Lehenengo argitaratze data: 2025/04/29
Astelehenean, apirilak 28, Gipuzkoako Ingeniaritza Eskolako bazkide den Hochschule Mittweida unibertsitateko Uwe Mahnen, Hochschule Mittweida unibertsitateko Ikerketa Errektoreordea, bisita izan genuen. Uwek Alemaniako unibertsitatearen aurkezpena burutu zuen eskolako hainbat ikaslerentzat.
Mittweida unibertsitate estrategikoa da eskolarentzat; izan ere, eskolako gradu industrialetako ikasleek Erasmus+ egonaldia burutzeaz gain, Nazioarteko Titulazio Bikoitza lortu dezakete. Horrela, Eskolako graduaz gain, ikasleak Mittweidan prestakuntza osatu, eta aldi berean, Alemaniako ingeniaritza titulua lor dezake. Uwek aurkezpenera hurbildu ziren ikasleen zalantzak argitu zituen eta bere unibertsitateari buruzko azalpen guztiak eman zizkigun.
Mila esker Uwe zure bisitagatik!
