Izan zaitez Buddy eta lagundu nazioarteko ikasle bisitariei
Lehenengo argitaratze data: 2025/11/18
Datorren lauhilekoan Eskolara datozen ikasle bisitariei harrera egiteko asmoarekin, Buddy deialdia abian dela jakinarazi nahi dizuegu.
Buddy programaren helburua GIEra datozen nazioarteko ikasle bisitariak (Erasmus+, Latinoamerika edo Beste Norakoak) laguntzea da.
Buddy bat GIEko ikasle bat da, esperientziagatik, ekimen pertsonalagatik edo adiskidetasunagatik, Eskolan, hirian eta campusean etorri berri diren bisitariei orientatzen laguntzeko prest dagoena.
Gainera, etorkizunean mugikortasun programaren batean (Erasmus+, Latinoamerika edo Beste Norakoak) parte hartzeko asmoa duten ikasleentzat hainbat onura ditu buddy izateak. Kontuan izan ez duela balioko 26-27 deialdirako.
Aurretik buddy izan bazara ere, errepikatu dezakezu.
Izen eman duzuen guztiekin, bilera bat izango dugu abenduan eta azalpen gehiago emango dira.
Anima zaitez buddy izatera!