Breadcrumb

Edukia

Jardunaldia

IV. Enpresa Eguna Gipuzkoako Ingeniaritza Eskolan (Eibar atala)

Urriaren 8an, asteazkena, 11:00etatik 14:00etara, IV. Enpresa Eguna ospatuko da Euskal Herriko Unibertsitateko Gipuzkoako Ingeniaritza Eskolan, Eibarren. Ekitaldi honen helburua enpresak eta ikasleak harremanetan jartzea da.

Jardunaldi hau, nagusiki, 3. eta 4. mailako ikasleei zein iaz ikasketak amaitu zituzten ikasleei zuzenduta dago.

Hamaika enpresa-stand egongo dira eta enpresek ere aurkezpenak egingo dituzte.

Enpresa parte-hartzaileak: Centro Stirling, Iberdrola, Tekniker, Goiener, Basque Energy Cluster, Ingeteam, Ekiona, Kimua, Giroa_Veolia, Debegesa eta Bic Gipuzkoa.