Ekonomia zirkularrari buruzko nazioarteko topaketako hizlariak Gipuzkoako Ingeniaritza Eskolan izan dira
Lehenengo argitaratze data: 2020/02/05
Ekonomia zirkularrari buruzko nazioarteko 2. Topaketaren esparruan, Gipuzkoako Foru Aldundiko Ingurumen eta Obra Hidraulikoetako Departamentuak antolatua, Espainiako Birziklapen Federazioak (FER), Europako Birziklatzaileen Elkarteak (EURIC) eta Gipuzkoako Ingeniaritza Eskolak, joan den urtarrilaren 31n, erakunde horietako ordezkariek gure Eskola bisitatu zuten, besteak beste, José Ignacio Asensio, Ingurumen Departamentuko diputatua eta Foru Aldundiko Ingurumen Saileko zuzendaria, Mónica Pedreira. Ordezkaritzan Jesús Alquezar ere bazegoen, Europako Batzordeko Ingurumenerako Zuzendaritza Nagusiko analista sozioekonomikoa.
Bisitan, ‘Materialak+Teknologiak’ ikerketa-taldeak materialen arloko ikerketa-proiektuak garatzeko Eskolan dagoen azpiegitura aurkeztu zuen, baita ekonomia zirkularraren arloan taldeak egindako azken aurrerapenak ere. Delegazioak nabarmendu zuen garrantzitsua dela unibertsitateek egiten duten lana ezagutzea, bai egiten den ikerketarengatik, bai ematen duen prestakuntzagatik. Tresna garrantzitsua da sistema ekonomiko zirkularra garatzeko eta etorkizuneko jarduerak garapen iraunkorraren esparruan garatuko dituzten profesionalak prestatzeko.
