Edukia

Martxoak 10: Energiako Emakumeen Espainiako Elkartea aurkezteko saioa, Eibarko atalean.

Asteazkena, 2021eko martxoak 10, 12:45-13:45

Lehenengo argitaratze data: 2021/03/05

Aurrez aurreko/online ekitaldia

Genero berdintasuna eta emakumeak lan munduan duen presentzia gero eta handiagoa garrantzi nabarmena hartzen ari dira nazioartean. Oinarrizko giza eskubide bat da, eta halaxe jasotzen da Garapen Jasangarrirako Helburuetan (GJH), 2030 Agendan. Testuinguru horretan jaio zen Energiako Emakumeen Espainiako Elkartea (AEMENER), 2018an, energia sektoreko hainbat emakume profesionalek, nork bere izenean, proposatuta. Emakumeen presentzia enpresaren eremu guztietan bultzatzea da helburua, baita emakumeak mailaz igotzea eta profesionalki garatzea sustatzea ere.

Saio honetan, Elkartea eta haren lan ildo nagusiak aurkeztuko ditugu (Hezkuntza, Azterlanak, Mentoring-a eta Networking-a), baita Azterlanak ildoan egindako lan baten (Energia Sektoreko Emakumearen Behatokia) emaitza azpimarragarrienak eta Madrilgo Unibertsitate Politeknikoan dagoeneko ezarri den energia sektoreko ikasleen eta profesionalen arteko Mentoring programako esperientzia ere.

Programa

  • 12:45: Saioaren hasiera (María Romera, AEMENEReko zuzendaria).
  • 12:50: AEMENERen eta haren lan ildoen aurkezpena (Cristina Pizarro, UPV/EHUko irakaslea eta AEMENERen iparraldeko eremuko ordezkaria).
  • 13:15: Mentoring programa, praktikan jarrita (Jose Luis Parra, Madrilgo Unibertsitate Politeknikoko Meategi eta Energia Eskolako zuzendaria) eta Cristina Montalvo Madrilgo Unibertsitate Politeknikoko Meategi eta Energia Eskolako Berdintasun Espazioaren arduraduna).
  • 13:30: Galderen txanda.
  • 13:40: Saioaren bukaera (María Romera, AEMENEReko zuzendaria).
  • 13:45: Saioaren bukaera.

Lekua:

  • San Andres aretoa

Onlineko saiorako sarbidea: