Breadcrumb

Edukia

BAT programan izen-ematea

Lehenengo argitaratze data: 2021/05/24

Irudia

Mezu honen bidez 2021/22 ikasturtean Berdinen Arteko Tutoretza (BAT) programan parte hartzeko izen ematea maiatzaren 3tik 28ra arte irekita dagoela jakinarazi nahi dizuet. Programa honetan parte hartzeagatik 3 ECTS kreditu lortu ditzakezue.  Gradu guztietako ikasle-tutoreak behar dira, euskara zein gaztelaniazko taldeetakoak, beraz izena ematera animatu nahi zaituztet.

Berdinen Arteko Tutoretza Programak bi helburu nagusi ditu:

  • 1. Mailako ikasle berrientzat: Unibertsitateko eguneroko bizitzara txertatzeko bidea erraztea akademikoki, sozialki eta pertsonalki, goragoko mailetako ikaskideen esperientziaz baliatuz.
  • Tutore lanak egingo dituzten ikasleentzat: Euren garapen pertsonal, sozial eta profesionalean eragingo duten zeharkako gaitasunak sustatzea: komunikaziorako, harremanetarako, orientaziorako eta lidergorako trebetasunak. Honetaz gain, Unibertsitatea hobeto ezagutuko duzu.

Berdinen Arteko Tutoretza Programaren protagonisten lekukotasunak jasotzen dituen bideo bat ikusgai daukazue web orrian.

Izen-ematea irekita egongo da maiatzaren 28ra arte inprimakia hau erabiliz.