Mugikortasuna 22-23. CONAHEC eta BCI deialdiak ireki dira.
Lehenengo argitaratze data: 2022/02/08
2022/23 ikasturtean atzerriko unibertsitate batean egonaldia egin nahi duten ikasleentzat BCI eta CONAHEC sareetako deialdiak ireki dira. Deialdi hauen bidez, ikasleek mugikortasuna egin dezakete Kanada, AEB eta Hego Koreako unibertsitateetan.
ESKAERA DATAK:
- BCI: irekita 2022/02/28a arte
- CONAHEC: irekita 2022/03/03 arte
INFORMAZIOA:
Interesa duten ikasleek izena eman dezakete, Erasmus, Beste Norakoak eta Latinoamerika programetarako eskaera egin badute ere.
Izena emateko prozedura ez da gainerako mugikortasun-programena bezalakoa, eta ez dute Gaur programaren bidez kudeatu behar, baizik eta webgunean ezartzen diren jarraibideei jarraituz, sare horietako bakoitzak bere web-plataforma baitu eskaerak kudeatzeko.