Home_Cabecera

Menua Webgunearen menua ireki/itxi

Edukia

Construcciones Moyuako Sergi Valentík hitzaldi bat eman die Ing. Zibileko ikasleei

Lehenengo argitaratze data: 2021/04/30

Construcciones Moyua enpresako Sergi Valentík hitzaldi bat eman die Ingeniaritza Zibileko lehen mailako ikasleei Irunen egiten ari diren lanei buruz, hain zuzen ere Hegoaldeko ingurabidea eta Euskal Herria etorbidearekin duen lotura. UPV/EHU-Moyua eraikuntza jasangarriko enpresa gelan egindako jardueren parte da hitzaldi hau. Gipuzkoako Ingeniaritza Eskolan funtsezkoa iruditzen zaigu ikasgela-enpresa hurbilketa hori. Mila esker Moyuari ezagutza konpartitzeagatik.