Breadcrumb

Edukia

Iralaren 24a: Gipuzkoako Ingeniaritza Eskolako Eibarko Atalaren Graduazio Ekitaldia

Lehenengo argitaratze data: 2021/09/13

Irudia

Noiz eta non: • 2021/09/24, 17:00 • Hezkuntza Esparruko Areto Nagusia - Otaola Hiribidea, 29 -20600- Eibar

Streaming esteka: http://ehutb.ehu.eus/1katea

COVID-19 zabalpena eragozteko neurriak direla eta, soilik aurrez izena eman duten graduatuak eta UPV/EHUko kideak bertaratu daitezke.

Ostiralean, irailak 24, arratsaldeko 17:00etan, Eibarko Hezkuntza Esparruko Areto Nagusian, UPV/EHUko Gipuzkoako Ingeniaritza Eskolako 2019-2020 eta 2020-2021 ikasturteetan graduatu berri diren ikasleen Graduazio Ekitaldia izango da. Eva Ferreira UPV/EHUko errektorea, Jon Iraola Eibarko alkatea (bideoa) eta Xabier Ostolaza UPV/EHUko Gipuzkoako Ingeniaritza Eskolako zuzendaria ekitaldiaren buru izango dira.

Egitaraua

  • Sarrera, Agur danak.
  • Patxi Alkorta, Eibarko ataleko koordinatzaile jaunaren hitzak.
  • Xabier Ostolaza, Eskolako zuzendari jaunaren hitzak.
  • Jon Iraola, Eibarko alkate jaunaren hitzak (bideoa).
  • Juan Ángel Balbás, Debegesa Sustapen Elkartearen zuzendariaren hitzak (bideoa).
  • Cristobal Villasante, Teknikerren Energia Berriztagarrien ataleko arduradunaren hitzak (bideoa).
  • Ikasleen ordezkarien hitzak.
  • Diploma banaketa.
  • Amaiera. Eva Ferreira, errektore andrearen hitzak.
  • Gaudeamus Igitur ereserkia.