Breadcrumb

Edukia

Ekodiseinu ikastaroa

Irudia

Abian da Gipuzkoako Ingeniaritza Eskolako Ekonomia Zirkularreko Unibertsitate-Enpresa gelak antolatutako ekodiseinu ikastaroa. Gure Eskolako irakasle, ikertzaile eta ikasleak ari dira parte hartzen. IK Ingeniaritza taldeko ingurumen-aholkularia den Iñaki Telleriak honako gai hauei buruz hitz egingo digu 3 saioetan: ingurumen-alderdi eta -inpaktuak, bizi-zikloa eta aplikazio-metodologia, bizi-zikloa aztertzeko tresnak, ekodiseinuko eta produktuaren ingurumen-hobekuntzako metodologiak eta estrategiak, berfabrikazioa eta materialen eta prozesuen eta ingurumen-hautaketa.