Breadcrumb

Edukia

AZAROAK 29: “El coste de la energía” hitzaldia

Irudia

• 2022/11/29, 15:30 - 17:00 • San Andres aretoa. Gipuzkoako Ingeniaritza Eskola (Eibarko atala).

Asteartean, azaroaren 29an, 15:30ean, Gipuzkoako Ingeniaritza Eskolako (Eibar) San Andres aretoan, “El coste de la energía” hitzaldia emango du UPV/EHUko Energia Ingeniaritza saileko irakasle eta ikertzaile den Aitor Urresti Gonzálezek. Aitor Urresti, trantsizio energetikoan aditua da, eta esperientzia zabala du energiaren arloan.

Hitzaldiaren helburua gaur egun bizi dugun krisi energetikoaren arrazoiak azaltzea da, eta energia-prezioen gorakadari aurre egiteko egin daitezkeen proposamenetan sakontzea.

Hitzaldia Energia Berriztagarrien Ingeniaritza graduko “Eraginkortasun Energetikoa” ikasgaiko ikasleei zuzenduta badago ere, gai honen duen gaurkotasuna dela-eta, irakasle, ikasle, profesional eta interesa duen edonori irekita dago.

Sarrera libre da, lekua bete arte.