Breadcrumb

Edukia

Gipuzkoako Ingeniaritza Eskolako graduazio ekitaldiak

 

DONOSTIAKO EGOITZA

  • 2022/10/07, 18:00etan
  • Musikene-Euskal Herriko Goi-Mailako Musika Ikastegia

 

EIBARKO ATALA

  • 2022/09/30, 18:00etan
  • Eibarko Hezkuntza Esparruko Areto Nagusia. Otaola etorbidea 29, Eibar.

 

Ostiralean, irailak 30, 18:00etan, Eibarko Hezkuntza Esparruko Areto Nagusian, Euskal Herriko Unibertsitateko Gipuzkoako Ingeniaritza Eskolako 2021-2022 ikasturtean titulatu berri diren ikasleen graduazio ekitaldia izango da.

Aipatutako ekitaldian Energia Berriztagarrien Ingeniaritza Graduko VIII. promozioko eta Kontrola Sare Elektriko Adimentsu eta Sorkuntza Banatuan Unibertsitate Masterreko V. promozioko titulatuei banatuko zaizkie diplomak.

Agustin Erkizia UPV/EHUko Gipuzkoako Campuseko errektoreordea, Jon Iraola Eibarko alkatea, Xabier Ostolaza Gipuzkoako Ingeniaritza Eskolako zuzendaria, Juan Ángel Balbás, Debegesaren zuzendaria, eta Patxi Alkorta Eibarko ataleko koordinatzailea ekitaldiaren buru izango dira.

EGITARAUA

  • Sarrera.
  • Patxi Alkorta, Eibarko ataleko koordinatzaile jaunaren hitzak.
  • Xabier Ostolaza, UPV/EHUko Gipuzkoako Ingeniaritza Eskolako zuzendari jaunaren hitzak.
  • Jon Iraola, Eibarko alkate jaunaren hitzak.
  • Juan Ángel Balbás, Debegesaren zuzendari jaunaren hitzak.
  • Luis G. Uriarte, Teknikerreko zuzendari nagusi jaunaren hitzak.
  • Javier Aranceta, Centro Stirling-eko zuzendari jaunaren hitzak.
  • Ikasleen ordezkarien hitzak.
  • Diploma banaketa.
  • Amaiera.
  • Agustin Erkizia, Gipuzkoako Campuseko errektoreorde jaunaren hitzak.
  • Dantza erakustaldia eta UPV/EHUko koroaren ekitaldia.

 

DONOSTIAKO EGOITZA

UPV/EHUko Gipuzkoako Ingeniaritza Eskolako 2021-2022ko promozioko graduatuei, Material Berriztagarrien Ingeniaritza Unibertsitate Masterrean eta Enpresa Kudeaketan Aditua titulatu berriei diplomak emateko ekitaldia egingo da.

EGITARAUA

  • J. Xabier Ostolaza UPV/EHUko Gipuzkoako Ingeniaritza Eskolako zuzendariak hasiera emango dio ekitaldiari.
  • Dani Garcia, eskolako ikasle ohia eta PASABAN, S.A. ko Zuzendari Orokorraren mintzaldia.
  • 2021/2022 promozioko Graduetan espediente onenak lortu dituzten ikasleak saritzea.
  • 2020-21 IKASTURTEAN GRADUATU DIREN IKASLEEI DIPLOMAK BANATZEA.
  • Miren Artaraz, Eusko Jaurlaritzako Unibertsitate Politika eta Koordinazioko zuzendariak izango du hitza.
  • José Ignacio Asensio, Gipuzkoako Foru Aldundiko Ingurumena eta Obra Hidraulikoetako Diputatuak izango du hitza.
  • Eva Ferreira, UPV/EHUko Errektore anderearen hitzek amaiera emango diote ekitaldiari.

Landarbaso abesbatzak eskainitako musika emanaldia