Breadcrumb

Edukia

Eskolako Gradu Amaierako Lanen (GRALen) esleipena

Otsailaren 19an, Gipuzkoako Ingeniaritza Eskolako irakasleek eskaintzen dituzten GrALen zerrenda argitaratuko da GAURen (Eskolan garatzeko GrALak dira, ez enpresakoak).

GrALen esleipenean parte hartzeko bete beharreko baldintzak:

  • Titulazioa eskuratzeko gehienez 72 ECTS kreditu geratzea, GrALaren 12ak barne
  • Eskolan, dagokion Graduan matrikulatuta egotea
  • Aurrez beste GrALik esleituta ez izatea (ez Eskolan ez enpresan). Beste GrAL bat esleitua baldin baduzu eta aldatu nahi baduzu, aurrez esleitua duzunari uko egin behar diozu.

Eskaintzaren argitaratzea, eskaria eta esleipena GAURen bidez egiten da "Gradu-amaierako / Master-amaierako lanak" profilean.

Esleipenerako egutegia honakoa da:

  • GrALen eskaintza argitaratzea GAURen: otsailaren 19a
  • Eskaria egiteko epea GAURen: otsailaren 19tik 25era
  • Esleipena GAURen: otsailaren 26tik martxoaren 1era

Gehienez 5 GrAL aukera ditzakezue (Eskolako irakaslegoak eskainitako GrALen artean. Enpresek eskainitakoak ez dira esleipen honetan sartzen).