Breadcrumb

Edukia

Non hasten da itsasoa? Eskolako GMT taldeak egindako ikerketa

Lehenengo argitaratze data: 2021/05/07

Botatako kolilla hori, haizeak mugitutako plastiko bat... gure hiri eta herrietan lurrera erortzen den edozein hondakinek, gertuen daukaten ibiraino garraiatzeko bide azkar bat aurkitzen du estolderia sareen bidez, itsasoan amaituz.
Gipuzkoako Ingeniaritza Eskolako 'Materialak+Teknologiak' ikerketa taldeak hori baieztatzen duen ikerketa bat egin du.
Gure eguneroko ekintzek ingurumenean duten eraginari buruz pertsona guztiak kontzientziatzea da ekintza horiek aldatu ahal izateko lehen urratsa.

https://www.youtube.com/watch?v=_Gy1qBjp2Gc