AZAROAK 22: II. Enpresa Eguna Gipuzkoako Ingeniaritza Eskolako Eibarko atalean
Lehenengo argitaratze data: 2023/11/17
Gipuzkoako Ingeniaritza Eskola (Eibarko atala) /Otaola etorbIdea 29, 20600- Eibar (Gipuzkoa)
Azaroaren 22an, asteazkena, 11:00etatik 14:15era, II. Enpresa Eguna ospatuko da Euskal Herriko Unibertsitateko Gipuzkoako Ingeniaritza Eskolan, Eibarren. Ekitaldi honen helburua enpresak eta ikasleak harremanetan jartzea da.
Enpresa bakoitzak 12 minutu izango ditu bere burua aurkeztu eta bilatzen duten profila azaltzeko. Ekitaldiaren helburua da enpresek Energia Berriztagarrien Ingeniaritzako Graduko 3. eta 4. mailako ikasle eta titulatuen aurrean beren burua ezagutarazteko aukera izatea. Horrela, zuzeneko harremanaren bidez, in situ elkarrizketa txikien bidez, enpresan praktikak eskaini ahal izango dira, gradu-amaierako lanak garatzeko proposamenak egin, edota etorkizuneko balizko lan-kontratuak lotu ere. Ikasleek aukera izango dute inguruko enpresen eskaintza osotasunean ikusteko eta, gainera, enpresekin eskolan bertan zuzenean harremanetan jartzeko aukera paregabea izango dute aurrez aurreko elkarrizketen bidez.
Parte hartuko duten 20 enpresen artean daude: ekintzailetza arloan, Debegesa eta BIC Berrilan, ibilbide dualeko arloan, Tekniker, Masermic, Jema Energy eta Ingeteam, enpresa ikasgeletan Centro Stirling, eta ohiko enpresa praktiketan, Goiener, Tecasol, GreenKw, Elon Energías Renovables, Iberdrola, Xunzel, CPG Consejeros, Grupo Iberalia, Nazertek, Giroa, IFM, Roseo Eólica eta CIC Energigune.