Maiatzaren 5a: ITSASEIBAR Webinar 2021 Itsas Energiaz
Lehenengo argitaratze data: 2021/04/14
Gipuzkoako Ingeniaritza Eskolak, Eibarko bere atalean, Energia Berriztagarrien Ingeniaritza Gradua ematen du gaur egun, energia-iturri horien aprobetxamenduan, energia-aurrezpenean eta energia-trantsizioan espezializatua. Bere irakaskuntza-jardueraren barruan, ikasleen ezagutza sakontze-jardunaldiak antolatuz osatzen du, gizarteak gaur egun dituen erronkak ezagutarazteko. Egoera ikusita, jardunaldi hau online egingo da Webminar moduan, itsas energiaren hainbat alderditan lan egiten duten EHUko ikertzaileekin:
Sheila Carreño “¿Un recién graduado dispone de los conocimientos y capacidades para desarrollar el siguiente estudio? Evolución de densidad de potencia eólica y factor de capacidad en las aguas de la Península Ibérica entre los años 1900 y 2010.”
Paula Serras “Winter of 2014 at Mutriku wave plant”.
Urko Izquierdo “Estudios relacionados con las energías marinas llevados a cabo en el tanque de olas experimental del Departamento de Ingeniería Energética”.
Lander Galera “Modelización Computacional de Sistemas Eólicos Flotantes”.
Jardunaldia Energia Berriztagarrien Ingeniaritzako Graduko ikasleei zuzenduta dago.
Izen-ematea (maiatzaren 2ra arte): formularioa
Jardunaldia jarraitu ahal izango da izena eman duten pertsonei bidaliko zaien estekaren bidez.