Breadcrumb

Edukia

Julián Estevezek droneen nabigazio autonomoari buruz egiten dituen ikerketa-esperimentuak

Lehenengo argitaratze data: 2021/10/05

Irudia

UPV/EHUko Adimen Konputazionaleko Taldeak Eusko Jaurlaritzaren aireko mugikortasunari buruzko CODISAVA proiektuan parte hartu du.

Droneen nabigazio autonomoko esperimentu batzuk garatu dituzte. Haren funtzionamendua eta helburua ulertzeko, bi bideo grabatu dituzte:

Horixe egiten du drone batek. Kolore urdina ikusten duenean finko mantentzen da, eta gorria ikusten duenean, berriz, ihesi egiten du. Multirrotorrak adimena du, ezkerrerantz edo eskuinerantz noiz joan autonomoki erabakitzen baitu.

Airean izkutatzen ari diren bi droneren bideoa. Autonomia horri esker, airean gurutzatzea kudeatzen dute. Horixe da esperimentuaren helburua, eta emaitza horiek artikulu zientifiko batean edo bitan aurkezten saiatuko dira.

Esperimentuan parte hartu duten bi IKak Gipuzkoako Ingeniaritza Eskolako ikasle ohiak dira.