Breadcrumb

Edukia

Mugaz gaindiko proiektua ISA-BTP Angleteko Eraikuntza Eskolarekin

Irudia

Arkitektura Teknikoko ikasleek ISA BTP - Institut Supérieur Aquitain du Bâtiment et des Travaux Publics de Anglet-eko ikasleekin egin dugun mugaz gaindiko proiektuan parte hartu dute.

Hainbat jarduera egin ditugu otsailaren 15 eta 16an “BIM teknologia” irakasgaiaren esparruan. Besteak beste, Maialen Sagarnak emandako hitzaldi teknikoa, non ikasleek Usurbilgo Musika Eskola handitzeko eta birgaitzeko proiektu erreala ikusi ahal izan baitzuten. Horretaz gain, Team Building egin genuen, elkarlaneko lana eta Usurbilgo musika eskolako obra in situ bisitatu genuen.