AZAROAK 2: Informazio Saioa, 2023-24ko MUGIKORTASUN PROGRAMAK
Lehenengo argitaratze data: 2022/10/27
Azaroaren 2an mugikortasun programei buruzko informazio saioak egingo dira Gipuzkoako Ingeniaritza Eskolan. 2023/24 ikasturtean elkartruke programaren batean parte hartzeko asmoa baldin baduzu, bilera hauetan zure zalantzak argitu ditzakezu.
Donostia:
- Eguna: asteazkena, azaroak 2
- Ordua: 13:00
- Lekua: Gradu Aretoa. Gipuzkoako Ingeniaritza Eskola (Donostia)
Eibar:
- Eguna: asteazkena, azaroak 2
- Ordua: 12:30
- Lekua: San Andres aretoa. Gipuzkoako Ingeniaritza Eskola (Eibar)
Ingeles azterketak:
Parte-hartze baldintzetan adierazten den bezala, destino jakin batzuetara joateko beharrezkoa izango da mugikortasun programetarako eskaera egiten duzun momentuan (azaroa-abendua) hizkuntza ziurtagiria aurkeztea. Oraindik ziurtagiririk ez baldin baduzu, UPV/EHUk Cambridge eta British Council-ekin elkarlanean antolatutako deialdiei buruzko informazioa lotura hauetan aurki dezakezu: