Mugikortasuna 2021/2022: CONAHEC eta BCI deialdiak ireki dira
Lehenengo argitaratze data: 2021/01/22
Urtarrilaren 18an ireki ziren Conahec eta BCI, Unibertsitateko ikasleentzako mugikortasun programetarako deialdia, Kanadako, AEBetako eta Hego Koreako unibertsitateetarako (Conahec) eta Quebec, Kanada, unibertsitateetarako (BCI).
ESKAERA DATAK:
2020/01/18tik 2020/02/18ra
INFORMAZIOA:
- CONAHEC eta BCI (lehengo CREPUQ) unibertsitateen 2 sare dira, 2021ko udazken/neguan nazioarteko mugikortasuna egiteko aukera ematen dituztenak.
- Interesa duten ikasleek izena eman dezakete, Erasmus, Beste Norakoak eta Latinoamerika programetarako eskaera egin badute ere.
- Izena emateko prozedura ez da gainerako mugikortasun-programena bezalakoa, eta ez dute Gaur programaren bidez kudeatu behar, baizik eta webgunean ezartzen diren jarraibideei jarraituz, sare horietako bakoitzak bere web-plataforma baitu eskaerak kudeatzeko.
- Egutegietan dagoen aldea dela-eta (sareak AEBetatik eta Kanadatik kudeatzen baitira), ikasleren bati Erasmus, Beste Norakoak edo Latinoamerika plaza bat ematen bazaio, eta geroago Conahec edo BCIn plaza bat ematen bazaio, hasiera batean emandako plazari uko egin eta nahiago duena aukeratu ahal izango du.
- Azken erabakia atzerriko unibertsitate bakoitzarena izango da, eta ikaslearen ardura izango da ikasketak eskaintzen diren unibertsitateak aukeratzea (unibertsitate bakoitzak CONAHEC edo BCI eskaintzan, argitaratuta baitago) eta UPV/EHUk eta unibertsitate bakoitzak ezartzen dituzten baldintzak betetzea.
Informazio guztia hemen eskura daiteke: