Breadcrumb

Edukia

Praktikak eta Enplegua jardunaldia (PrEp 4) Gipuzkoako Ingeniaritza Eskolan izan da

Irudia

Gipuzkoako Ingeniaritza Eskolak Praktiken eta Enpleguaren IV. Jardunaldia egin du maiatzaren 19an, asteazkenean, 9:00etatik 13:30era. Helburu du enpresak eta gradu hauek egin dituzten ikasleak harremanetan jartzea: Ingeniaritza Mekanikoko Gradua, Ingeniaritza Elektroniko Industrialeko Gradua, Ingeniaritza Elektrikoko Gradua eta Ingeniaritza Zibileko Gradua, Ingeniaritza Mekanikoko eta Industria Elektronikaren eta Automatikaren Ingeniaritzako Gradu Bikoitza eta Arkitektura Teknikoko Gradua.

Edizio honetan, 31 enpresa izan dira (industriakoak eta eraikuntzakoak), eta 20 minutuko hitzaldiak eman dizute 9:00etatik 11:00etara unibertsitate eskola honetako bigarren eta hirugarren solairuetako ikasgeletan. Gainera, horietako 27k curriculumak jaso dituzte eta elkarrizketak egin ikasleei praktikak edo Gradu Amaierako Lana beren enpresan eskainiz. Batzuek zuzeneko enplegua ere eskaini dute, ikasketak amaitu dituzten ikasleei.

Balio handiko enpresek parte hartu dute; honako hauek, hain zuzen: AFM Cluster, Aludium, Biele, Ikerlan, Ulma taldea, Papresa, Tekniker, CAF, Vicomtech, CEIT, Leartiker, Orona, Ieteam consultores, Indar electric, Inzu Group, Idistek, Danobatgroup, Ibermatica, Alcad Electronics, Gureak lanean, Katealegaia, Zuccheti software, Inak Ingeniaritza, Applus+, Ferchau, Construcciones Amenabar, Construcciones Moyua, Grupo Campezo, Salaberria Ingeniaritza, Altuna y Uria, eta Construcciones Sukia.

Hurrengo edizioan izango gaituzue zain.