Breadcrumb

Edukia

SmartGrids masterreko ikasleek SmartGrid Innova 2024ko saria irabazi dute

Irudia

Joan den apirilaren 16an, Gipuzkoako Ingeniaritza Eskolan ematen den Control in Smart Grids and Distributed Generation masterreko ikasle talde batek, Bilboko beste ikasle batzuekin batera, atsegin handiz parte hartu genuen Iberdrolak antolatutako SmartGrid Innova 2024 jardunaldietan. Ekitaldia Iberdrolaren Prestakuntza Zentroan egin zen, San Agustin de Guadalixen, Madrilgo Erkidegoan, eta hainbat unibertsitatetako 100 ikasle baino gehiago bildu zituen.

Hainbat enpresa nabarmenen hitzaldiez gozatu ahal izan genuen, hala nola aelēc, Canal de Isabel II, EMT Madrid, Instituto de Investigación Tecnológico y i-DE Redes Eléctricas, baita Nerea L., Ciencias de la Computación doktore bezalako profesionalen parte-hartzeaz ere.

Jardunaldietan zehar, proposatutako Hackatonean parte hartu eta irabazle suertatu ginen, adimen artifizialaren bidez enpresa banatzailearentzat hobekuntzak eta prozesuen optimizazioa asmatzean zetzana.

"Autokontsumoaren Dimentsionamendurako Laguntzaile Birtuala" gure proiektuak trantsizio energetikoa sustatzen lagunduko luke, autokontsumo indibiduala eta kolektiboa bultzatuz, etxeetan zein enpresetan, jarraitu beharreko urrats tekniko eta burokratikoetan gidatuz. Laguntzaile horrek, kontagailuen erregistro historikoen Big Data azterketarekin batera, hornidura-puntu bakoitzerako proposamen indibidualizatu eta erreal bat egiteko aukera emango luke. Horrela, instalazioak onartzeko denborak arindu eta sarearen beharrei aurrea hartu ahal izango litzaieke; izan ere, gero eta kontsumitzaile gehiago bihurtzen dira aldi berean sortzaile. Horrek hurbileko energia bultzatuko luke (0 Km-ko enegria).

Eskertuta gaude gure proposamena irabazle suertatu delako eta etorkizuneko ikasleak animatu nahi genituzke hurrengo edizioetan parte hartzera.

Erlantz Sanchoyerto, Luis Parada, Ridha Mecibah, Saharnaz Hajizadeh eta Arantxa Sanz