DEIALDIA IREKIA: Trantsizio Bekak Programa 2021, 3 hilabeteko praktika egonaldiak
Lehenengo argitaratze data: 2021/04/21
GIPUZKOAKO INGENIARITZA ESKOLA (GIE)
Eusko Jaurlaritzaren “HEZKUNTZA ESPARRUTIK LAN-ARLORA IGAROTZEA” programako bekei buruzko informazioa:
Beken baldintza orokorrak:
- 3 hilabeteko praktika egonaldiak. Astean 30 ordu, hiru hilabetez 360 ordu
- 3 hilabetetan 1500 € ikasle bekadunarentzat
- Beka onuradunak izan daitezke:
- 2020/21ean 4. mailan dauden ikasleak
- 2020/21ean gradua bukatu dutenak
- 2021/22an 4.mailan egongo diren ikasleak
- Egonaldiak noiz egin daitezke?
- 2020/21ean 4.mailan dauden ikasleek:
- Ekaina-uztaila-abuztua edo
- Uztaila-abuztua-iraila
- 2020/21an graduatutakoek eta 2021/22an 4. mailan egongo direnek:
- Urria-azaroa-abendua
GIE-ko ikasle gisa parte hartzeko eskaera bidaltzeko epe-mugak, egonaldiaren hasiera dataren arabera:
- Ekainean hasteko: 2021/05/06ra arte
- Uztailean hasteko: 2021/06/01era arte
- Urrian hasteko: 2021/07/01era arte
OHARRA: 4. mailako ikasle gisa parte hartzen baduzu, ezin duzu titulua eskatu egonaldia bukatu arte
Parte hartzeko interesik baduzu, bidali e-posta bat Donostiako ikaslea bazara gie.praktikak@ehu.eus helbidera edo Eibarko ikaslea bazara gestor.practicas.euiti-ei@ehu.eus helbidera :
- e-postaren gaia: ikasleTB2021-izenabizena
- Mezuan adierazi:
- Izen abizenak eta NAN zkia
- Ikasten duzun titulazio
- Zein epetan egin nahiko zenukeen egonaldia
Deialdiari buruzko informazio osoa lotura honetan aurki dezakezue: Hezkuntza Esparrutik Lan-Arlora Igarotzea