Breadcrumb

Edukia

Plastic Value tailerra

Irudia

Otsailaren 6an, PlasticValue Proiektu Europarraren Tailerra egin zen gure Eskolako Enpresa Gelan. Proiektu horren helburua da egungo eta etorkizuneko profesionalak prestatzea, berrikuntzarekin, produkzioarekin edo eraldaketarekin zerikusia duten arloetan, hondakin plastikoen balioa handitzeko, baterako sorkuntzako eta lankidetzako diseinuko ikuspegiak erabiliz, eta eskaintzen dituen aukerak ahalik eta gehien aprobetxatzeko.


Apprezia Mejores Prácticas erakundeak, 5 enpresak eta erakundek osatutako Europako talde honen parte eta erakunde koordinatzaile gisa, Gipuzkoako Ingeniaritza Eskolako Ekonomia Zirkularreko Gelarekin lankidetzan antolatu zuen ekitaldi hau, sortzen diren hondakin plastikoak balorizatzen hasi nahi duten enpresa txiki eta ertainentzat bereziki garatutako prestakuntzaren aplikazio praktikoa erakusteko.