V. Olinpiada: Eraikuntza Ingeniaritza
Lehenengo argitaratze data: 2025/05/27
Joan den ostiralean banatu zitzaizkien sariak DBHko eta Batxilergoko Olinpiadako talde irabazleei. Lehiaketan, talde bakoitzak proiektu bat aurkezten du, eraikuntza jasangarriarekin, eraginkortasun energetikoarekin eta eraikinen karbono-aztarna minimizatzeko irtenbide teknikoekin lotutako trebetasunak eta ezagutzak biltzen dituena. Bi talde irabazleek Euskal Herriko ordezkari gisa parte hartuko dute orain Olinpiadaren fase nazionalean.
DBH modalitatean, hauek izan ziren irabazleak: Libe Osorio, Maria Aramendi, Henar Jimenez, Lujan Díez eta Naroa Sandoval, Tolosako Herrikide Escolapios ikastetxekoak.
Batxilergoan, Bilboko San Adrian Institutuko Einer Candela, Julen Grande, Raquel Valle eta Kimetz Candelak osatutako taldeak jaso zuen saria.
Lanen balorazioan eta lehiaketaren antolaketan Fernando Mora, Miriam Peñalba, Aloña Retegui eta Maria Senderos irakasleek parte hartu dute. Gainera, Construcciones Sukiaren laguntza izan dugu babesle gisa.
