Breadcrumb

Edukia

“AUTOKONTSUMO FOTOVOLTAIKO PARTEKATUAREN ERRONKAK ETA AUKERAK” webinarra

Lehenengo argitaratze data: 2020/11/20

Irudia

EKATE proiektuaren barruan, Gipuzkoako Ingeniaritza Eskolak autokontsumo fotovoltaiko partekatuaren erronkak eta aukerak aztertuko dituen webinarra antolatu du abenduaren 2an.

2019ko abenduan abian jarri zen elektrizitate fotovoltaikoaren autokontsumo partekaturako EKATE proiektua, POCTEFA programaren barnean. Proiektua autokontsumo kolektiboko instalazio fotovoltaikoetarako energia-trukea kudeatzeko sistema eraginkorrak lantzen ari da, “Blockchain” eta “Internet of Things” teknologiei lotuta. Pirinio Atlantikoetako, Euskal Autonomia Erkidegoko, Kataluniako, Nafarroako eta Ekialdeko Pirinioetako bazkideak biltzen ditu.


Webinarrean parte hartzeko ezinbestekoa da azaroaren 27a baino lehen izena ematea.