I_taquillas d

Armairuak

Irudia

Gipuzkoako Ingeniaritza Eskolak hiru tamainatako armairuen sistema du, eskolako ikasleek, eraikinean diren bitartean, zeinek bere gauzak bertan gorde ditzan.

Armairu zerbitzua erabiltzeko interesa lukeen ikasleak izena eman beharko du erabiltzaile gisa, ezarriko diren epeetan web guneko formulario bat beteta. Izena ematerakoan, zenbaki bat esleituko zaio akademi ikasturte osorako.

Izena emateko data: 2023ko irailaren 1etik 15a arte

 

ARMAIRUAK ERABILTZEKO BALDINTZAK:

  • Erabili ahal izango dira bi astetan, armairuak irekita geratuko direlarik giltza jaso eta bigarren ostiralean, 20.00ak baino lehen.
  • Erabiltzaileak egoera onean mantendu beharko du armairua eta, osterantzean, liratekeen kalteen kostua ordaindu beharko dio ikastegiari.
  • Gipuzkoako Ingeniaritza Eskolak ez du bere egiten, armairuen barruan gordetako gauzen lapurreta, haustura edo kalteen erantzukizunik. Gomendagarria da armairuetan baliozko gauzarik ez gordetzea.
  • Giltza jaso eta bigarren ostiralean, 20.00etan, ireki gabeko armairuak identifikatuko dira. Barruena dagoenarekin, EHUk duen objetu galduen prozedura jarraituko da.
  • Giltza epearen barruan itzuliko ez balitz, ezin izango da armairu zerbitzua erabili araua urratu eta hurrengo bi astetan zehar, salbu eta behar bezalako justifikaziorik ez badago.
  • Eskolak bere gordetzen du armairuak irekitzeko eskubidea larrialdi egoeretan edo lehenagoko baldintzak beteko ez balira.

 

 Izen emateko formularioa